Aktorea

Gustuko duzun filma? Bat? Oraintxe bertan, 20.000 especies de abejas. Baina pila bat esango nuke.
Zuzendari bat? Moriartikoak: Jon Garaño, Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga.
Askotan ikusi duzun filma? Pila bat! Parasite, Inglourious Basterds, Handia...
Osorik ikusi gabe utzi zenuen...  Baten bat badut, baina ez dut gogoan. Halere, oso gutxi dira.
Gustuko duzun aktore bat? Espainiakoa, Luis Tosar. Euskaldunak, Itziar Ituño, Itziar Aizpuru eta Ramon Agirre.
Gustuko duzun telesaila? Ez naiz oso zalea, baina La Mesias. Eta Itxaso asko gustatu zitzaidan.
Zinemara bakarrik ala lagunduta? Bakarrik ere bai, askotan.
Zinematik atera eta gero... Trago bat hartu eta komentatu. Bakarrik banago, etxera.
Krispetak, bai ala ez? Ez, zinema aretoetan debekatuak egon beharko lirateke krispetak eta litxarreriak.
Ikusi duzun azken filma? 20.000 especies de abejas.
Ikusi nahi duzuna? El correo, adibidez, edo El mestre que va prometre el mar.