Arnaitz Fernandez
Eguraldi aurkezlea

Txikitatik geratzen zen “txundituta” fenomeno meteorologikoen aurrean, eta horregatik ikasi zuen Fisika EHUn. Fernandezek (Iruñea, 1995) haurtzaroko bi pasio batu ditu bere jardunean: eguraldiaren iragarpena eta komunikazioa. Oso gaztetatik aritu izan da horretan, lehenik sare sozialetan eta ondoren hainbat hedabidetan, nagusiki telebistan. Espainiako telebista publikoan lan egin ostean, ETBn ikus dezakegu orain. Eñaut Mitxelena. Argazkia: Eitb.

Artikuluaren zati hau bakarrik  harpidunek ikus dezakete. Mesedez, hemen klikatu harpidetza egiteko eta artikulu osoa ikusi ahal izateko.

Eguraldia iragarri eta, aldi berean, erakutsi. Dibulgazioari garrantzi handia ematen diozu.
Bai. Batez ere, meteorologiarekiko nire pasioa kutsatzen saiatzen naiz. Horretarako, dibulgazioa modu errazean egitea da nire helburua. Batzuetan lortzen dut, baina beste batzuetan ez da hain erraza. Halere, askotan feedbacka nahiko ona izan da, eta badirudi jendeari asko gustatzen zaiola.
Klima aldaketarik ez dagoela, fumigatzen gaituztela... inoiz baino beharrezkoagoa da dibulgazioa?
Bai. Bereziki garaiotan, sare sozialen zabalkuntzaren ondorioz, askoz errazagoa zaie horrelako mezuak zabaltzea. Horren aurrean, geuk ere sare sozialak erabil ditzakegu gure mezua hedatzeko eta, zientzia lehen lerroan jarrita, mezu horiei aurre egiteko. Ez da erraza, azkenaldian fake news-ak eta oso modan daudelako, baina hain zuzen horrexegatik da egun, XXI. mendean, dibulgazio lana oso garrantzitsua.

Artikuluaren zati hau bakarrik  harpidunek ikus dezakete. Mesedez, hemen klikatu harpidetza egiteko eta artikulu osoa ikusi ahal izateko.

DI-DA BATEAN

Zerk alaitzen dizu eguna? Gauza askok. Adibidez, egoera meteorologiko interesgarria edukitzeak.
Eta tristatu? Inguruko norbait sufritzen egoteak.
Zerk eragiten dizu barrea? Gauza askok. Lanean sortzen diren txutxu-mutxu barregarriek, kasu.
Eta negarra? Gertuko pertsonei zerbait txarra gertatzeak.
Zerk haserrearazten zaitu? Errespeturik ezak.
Bizio bat? Txokolatea.
Plazer txiki bat? Jendeak zure lanarengatik zoriontzea.
Plazer handi bat? Fenomeno meteorologikoak aztertzea edo behatzea; ekaitz baten aurrean jartzea, adibidez.
Zer izan nahi zenuen txikitan? Eguraldi aurkezlea.
Eta orain, zer ez zenuke izan nahi? Herrialde baten arduraduna.
Urtaro bat? Denak, baina negua esango dut.
Meteorologo bat? Jose Miguel Viñas.
Fenomeno meteorologiko bat? Elurra esango nuke, baina aldatu egingo dut: ekaitza.