Sopelako urteroko hitzordua apirilaren 27an izango da aurten, baina izena emateko epea bost egun lehenago amaituko da, alegia, apirilaren 22an. Beraz, gorde eguna agendan eta hasi bi, hiru edo lau laguneko taldeak osatzen lehiaketan parte hartzeko (ikasi beharreko atsotitzak aurrerago emango dira ezagutzera). Aurtengo leloa, Esana haizeak eramaten du; eskribitua, han gelditzen da, txurian beltza.