Abian da Elez idazki laburren lehiaketa. Urtero bezala, Meatzaldeko AEK-k antolatu du, eta 24. edizioa izango da aurtengoa. Txapelketan parte hartu nahi duenak gutxienez 16 urte izan beharko ditu, edo aurten bete, eta testuak motza izan behar du (1.000 hitz gehienez, euskaraz eta mekanografiaturik). Gaia eta formatua, libre: poesia, (mikro)ipuina, txistea... Lanak e-postaz bidali behar dira Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko., Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko., Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera, apirilaren 10a eta maiatzaren 14a bitartean. Bi atal bereiziko dira lehiaketan. Ikasleenean parte hartzeko, Meatzaldeko ikastetxe edo euskaltegiren batean matrikulaturik egon behar du partaideak. Bestean, edonork har dezake parte. Sariak ere, bi: ikasle irabazleak Zortziko Txikia saria jasoko du, eta atal librekoak, berriz, Argizaiola saria eta 350 euro. Sariak banatzeko ekitaldia Muskizen egingo da, ekainaren 5ean.