AIZU!-ren aurreko zenbakian aurreratu bezala, apirilaren 27an ospatuko da Sopelan Esaera Zaharren Txapelketaren 29. edizioa, Esana haizeak eramaten du; eskribitua han gelditzen da, txurian beltza lelopean. Parte hartu nahi dutenek bi, hiru edo lau laguneko taldea osatu eta www.praktikatu.eus/esaerazaharrak/ blogean dagoen erreserba fitxa bete behar dute, apirilaren 22a baino lehen. Hortxe aurkituko dute ikasi beharreko 100 esaera zaharren zerrenda ere. Behin eguna iritsita, Sopelako udaletxeko plazan 11:00etan elkartuko dira antolatzaileak, parte hartzaileak, bertsolariak eta goiza musikaz alaituko duten lagunak, txapelketa 11:30ean hasteko. Lehen orduak tabernaz taberna emango dituzte, bertsoak entzun eta, horiekin bat datozen esaerak identifikatu ahala, taldeek aurrera jarraituko duten ala ez erabakitzen. Ondoren, bazkaria izango dute Artadi garagardotegian, eta bertan segituko dute lehian arratsaldean finalaurrekoak eta finala jokatzeko, Erika Lagomaren eta Manex Agirreren bertsoak lagun dituztela. Parte hartzaile guztiek jasoko dute oroigarria, eta beste hainbat sari ere banatuko dira. Informazio gehiago behar izanez gero, 695 774 015 telefono zenbakira edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. posta helbidera jo daiteke.