Kantabriako Historiaurreko Ikerketen Nazioarteko Institutuko (IIIPC) ikertzaileek duela 100.000 urteko aztarna neandertalak aurkitu dituzte Dimako Axlor aztarnategian. Iberiar Penintsulako iparraldean aurkitutako zaharrenak dira, 10 eta 12 urte bitarteko bi haurren eta heldu gazte baten hortz piezak. Aurkikuntza garrantzitsua da, garai hartako aztarnak oso urriak direlako Europan eta hura “une erabakigarria” izan zelako Europako historia demografikoan, sapiensen eta neandertalen arteko kontaktuen aurrekoa eta neandertalak Asia erdialdean hedatu baino lehenagokoa. Kantabriako Unibertsitateko Historiaurreko katedradun Jesús González-Urquijok azaldu duenez, “helduaren ezaugarriak Iberiar Penintsulako populazio neandertalen ezaugarri anatomiko espezifikoak bezalakoak dira”. Sapiensen eta neandertalen hortz-haginen arteko aldeak sotilak zirenez, konparazio sendoagoak egiteko aukera ematen duen azterketa metodologia berria aplikatu dute Axlorren.