Laurobaren laugarren diskoa: IV

lauroba

Lauroba taldea laugarren diskoa aurkezteko biran dabil. Lan berriak IV du izena, taldekideen hitzetan, hainbat kointzidentzia batu zaizkielako zenbaki horren inguruan: laugarren diskoa izateaz gain, lau estudiotan grabatu dute (Mutrikuko AME, Beasaingo Pottoko, Zestoako Gaztain eta Tolosako Solanan), lau urte igaro dira azken diskoa kaleratu zutenetik eta urte honen laugarren hilabetean argitaratu dute, apirilean. Axular Arizmendi arduratu da diskoaren grabazioaz eta nahasketaz, eta Estanis Elorza masterizazioaz.
Folk eta elektroniko kutsuko hamar kantu biltzen ditu lan berriak. Taldeak hainbat doinu mota landu ditu, instrumentu asko erabilita; eta sintetizadoreei protagonismo handiagoa eman dietenez, aurrekoak baino disko elektrikoagoa eta elektronikoagoa atera zaie. Hil honetan ere izango da talde donostiarra kontzertuan ikusteko hainbat aukera, esaterako, Oiartzungo Pagoa aretoan ekainaren 4an, Bilboko Euskalduna Jauregian 11n eta Loiolako kultur etxean (Donostia) 24an.


FRYDAYSHEMEN GARA dio The Friday's Crew taldeak bere hirugarren diskoaren izenburuan, Mauka diskoetxearen laguntzaz argitaratua. Izan ere, boskote gipuzkoarrak atsedenaldia hartu zuen Pentsatu Iratzarri Zure Kontzientzia diskoa 2011n kaleratu ondoren. Denbora tarte honetan, taldeko hainbat kide aldatu, eta orain bueltan dira, indartuta, helduta eta gogo biziz, Euskal Herriko punk-oi! eszenako talde iraunkor gutxietako bat izaten jarraitzeko asmotan. Horixe erakusten dute, hain zuzen ere, Beti elkarrekin, Hemen gara edota Txarrantxa kantuek. Hamar abestiz osatutako disko honetan, hala ere, ez dira falta punk eta punk-rock arloko abestiak, hala nola, Eromenaren soka edota Homofobiaren aurka. Musika eta hitz guztiak taldearenak dira, Gabriel Arestiren Nire aitaren etxea izan ezik.

 

 

 

humusADOREZ
Humus
Bonberenea Ekintzak, 2016

Natalia (ahotsa eta baxua), Mantxi (gitarra) eta Aritz (bateria) taldearen hasierako formatura itzuli dira: proposamen gordina dakarte, taldekideek zuzenekoetan transmititzen dakiten indarra eta intentsitatea estudioko lanean islatuta. Taldea gai izan da bere nortasuna lau abestitan islatzeko, eta taldekide bat gutxiago izateak ez die galerarik eragin. Esan daiteke trinkotasuna irabazi dutela, sendotasuna dela lan honen ezaugarri nagusietakoa. Oholtza gainean lortzen duten irmotasuna estudiora ekarri dute, eta ziur estudiotik berriz ere eszenatokira eramango dutela.

gudaLABARRAREN ERTZEAN
Guda Dantza
Baga-Biga, 2016

Taldearen bigarren diskoa oso eklektikoa da, musika beltzaren eta ska-reggae musikaren arteko tartea hartu baitu. Ska familiako doinuak dira nagusi, baina soul-funk generoen egarri da. Dena den, kolore gehiago ere antzeman daitezke: rockaren agerraldia punk zertzeladekin, swing basati eta liluragarria, reggae patxadatsua eta dub zipriztinak. Seikote bizkaitarrak hainbat kolaborazio izan ditu grabazioan: Ibon Larruzea (teklatuak eta koruak), Aratz Akatz (tronboia), Victor Ortega (koruak) eta Sergio Patxuko (ahotsa Paradisu faltsuan abestian).