Araba Euskarazek Aguraingo AEK omendu du

agurainPasa den ekainaren 19an ospatu zen Agurainen Araba Euskaraz, Arabako Ikastolen aldeko jaia. Aurtengo edizioa berezia izan da AEKrentzat, antolatzaileek Lautadako AEK omendu dutelako, Agurainen bertan eta Lautada osoan euskararen alde egiten duen lanagatik. Honela azaldu zuen ikastolako arduradun batek omenaldi horren zergatia: ā€œAEK-koek izugarrizko lana egiten dute, txapela kentzekoa. Ez da erraza euskara hainbeste urtez sustatzea; lan handia eskatzen du, militantzia. Eredu dira. Gogoan ditut gaztea nintzeneko gau eskolak. Askotan, herri txikietan eta jende kopuru txikiarekin aritzen dira, baina, halere, lanean jarraitzen dute. Egitasmo ugari antolatzen edo sustatzen dituzte. Gainera, besteok lantzen ez dugun esparru batean ari dira: helduen euskalduntze- alfabetatzeanā€.