Suicide Squad

escuadron

Zuzendaria: David Ayer. Aktoreak: Will Smith, Margot Robbie, Cara Delevingne, Viola Davis, Joel Kinnaman, Jared Letto. AEB, 2016.


Istorioa: Herrialdeak jasan ditzakeen balizko eraso arriskutsuei aurre egiteko, AEBetako gobernuak erabaki du bilaurik zitalenak batzea eta haiekin eskuadroi bat osatzea.
Onena: Superheroien komikien bide maiztuari heltzen dio Suicide Squad-ek. Udan estreinaturiko lan komertziala dela eta superheroien film gehienak kaskarrak izaten direla jakitea nahikoa izan daiteke eskaintza hobearen bila hasteko, baina filmak badu erakartzeko arrazoi indartsu bat: gaiztoak dira protagonista nagusiak. Eta, zalantzarik gabe, gaiztoak askoz dibertigarriagoak izan ohi dira heroi zintzoak baino.
Txarrena: Gaiztagin saldoak eskaintzen ditu, bai, elkarrizketa dibertigarri batzuk, baina hain makur eta doilorrak izateko, oso bakanak. Bakanegiak, horiekin bakarrik akzioz jositako istorio hutsalari eusteko. Izan ere, eta pertsonaien  aurkezpenetik harago, eztanda eta zartako festa errutinazkoa besterik ez baitu topatuko ikusleak. Gaizkiaren xarma gertuago dute krispeta kaxatxoen prezio neurriz kanpokoek, efektu bereziz jositako pelikula honek baino. Are gehiago ikusita gaizkileak nola urardotzen diren filmak aurrera egin ahala.
E├▒aut Mitxelena