Apirilaren 16tik, hamabost egunean behinHau ez da niretzat umorezko websailaren kapitulu bana eskaintzen ari dira Ttap eta Zut aldizkari digitalak. Bietarako propio sortutako websaila da, eta eskaini duten hirugarrena, Ixa eta Gorabeherak lanen ostean. Sei atal independente dira, eta bakoitzean Esti izeneko banatzaileari etxez etxe ibiltzean gertatzen zaizkion xelebrekeriak kontatzen dira. Ixaren sortzaile Unai Portillak, Gorka Alvarez de Arcayak eta Egoitz Diazek sortu dute, eta Goiena Komunikazio Taldeak ekoitzi du. Barrexerka antzerki taldeko kideek idatzi dituzte gidoiak, baita rolak antzeztu ere: Maialen Sorzabalbere, Garazi Mitxelena, Mikel Irazusta, Nerea Aranburu, Amaia Rojo, Amaia Iraundegi, Peru Ansorena, Ekain Arrieta eta Graxi Arregi.


gaztezuloABIAN DA Gaztezulo aldizkariaren XII. Bideo Lehiaketa. Hamasei urtetik gorako edonork parte har dezake, betiere euskarazko lan originala aurkeztu eta kontatutako istorioak gutxieneko baldintza bat betetzen badu: zuzenean edo zeharka, Gaztezulo paperezko aldizkaria azaltzea. Lanek minutu bat eta hiru arteko iraupena izan behar dute, eta maiatzaren 21era arte bidal daitezke Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera. Jasotako lanak sarean ipiniko dituzte, eta ikusleek maiatzaren 28ra arte bozkatu ahal izango dute. Boto gehien jasotzen duenari Ikusleen Saria emango zaio. Horrez gain, hiru lagunek osatutako epaimahaiak 1.200 euroko lehen saria eta 300 euroko bigarrena ebatziko ditu. Lehiaketaren xehetasun guztiak gaztezulo.eus atarian daude ikusgai.

LABURREAN

XUXEN euskarazko zuzentzaile ortografiko eta hitz zatikatzaile ezaguna Adobe InDesign 2021 diseinu grafikoko programarekin erabiltzeko tresna sortu du Tokikom toki komunikabideen bateraguneak, Elhuyarrekin elkarlanean. Paperezko argitalpenen diseinuan oso erabilia da InDesign, eta oso ohikoa aldizkarietan. Hain justu, Tokikomeko kide diren agerkariei begira sortu zuten instalatzailea, baina erabiltzaile ororen esku utzi dute, euskarazko argitalpenak sortzen dituztenen lana errazteko asmoz. Instalatzailea Tokikomen atarian (tokikom.eus) eskura daiteke, doan.


kantuHAUR ETA GAZTEEN zein helduen euskara irakasleei Interneten dauden euskarazko abestiak erabiltzen laguntzeko tresna sortu dute Nafarroako Hezkuntza Departamentuko EIBZ Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroak eta Euskara Atalak lankidetzan: Euskara Irakasteko Abestiak. 350 kanta baino gehiago bildu eta sailkatu dituzte. Haur eta Lehen Hezkuntzako abestien kasuan, gaika multzokatuta ageri dira abestiak; Bigarren Hezkuntzako eta euskaltegietako ikasleentzakoak, berriz, lantzen diren hizkuntz egituren edo hiztegiaren arabera. EIBZren webgunean (eibz.educacion.navarra.es/web1/) topa daiteke tresna, Baliabideak atalean.