Ikasturte berrian, webgune berritua. Halaxe dator AIZU!ren ataria. Gunearen itxura aldatu egingo da, eta aukera berriak eskainiko ditu. Adibidez, aurrerantzean, AIZU!ren harpidetza egiteko hiru modu izango dira: harpidetza arruntaz gain, harpidetza digitala edota digitala eta paperezkoa uztartzen dituena. Harpidetza digitalarekin, hileroko zenbakia e-postaz jasoko da. Digitala eta paperezkoa egiten duenak, berriz, paperezko zenbakia postontzian eta zenbaki digitala e-postaz jasoko ditu, eta aizu.eus-eko harpidedunen txokoan zenbaki zaharrak ere ikusi ahal izango ditu. Hala, AIZU!ren eduki guztiez gozatzeko, harpidetza paperean edo digitalean egitea ezinbestekoa izango da, edota kioskoan zenbakia eskuratzea. Bestalde, zenbait eduki berri izango ditu webguneak, hala nola, orain artean soilik paperean argitaratzen zen Izenen izana atala edota argazki galeria. Paperezko zenbakiko hileroko lehiaketa ere webgunetik bideratuko da. Gainera, pixkanaka, berrikuntza gehiago gehituko zaizkio webguneari. Paperezkoa eta digitala elkarren osagarri izan daitezen.