Ane Martinez

martinez(Anita Parker)

La furia: Vendaval
La Furiak hitzak jarri dizkie isildutako pentsamenduei, bizipenei, sentimenduei. Ahotsa eta indarra eman dizkigu, emakumeok egunerokotasunean bizi ditugun egoerak, erasoak... poesiaz bai, baina gordinik azaleratuta. Disko honetako abesti bakar bat aukeratu beharko banu, Quisiera vivir izango litzateke, ilea lazten baitit.
Olatz Salvador: Zintzilik
Bere musikarekin entzulea erabat zirraratzeko gai den emakume gazte honek goxotasunez eta ausardiaz betetako diskoa kaleratu du, eta agerian utzi mimo handiz egindako lana dela. Korapilatzen kantuarekin gelditzen naiz ni. Izan ere, denok daukagu askatu ezinezko korapiloren bat…
Blondie: Parallel Lines
Debbie Harry artista ezin zen kanpoan gelditu aukeraketa honetan. Izan ere, zenbat altxor utzi dizkigun musika erreferentea den banda historiko honek! Haiek entzutean, dantzan emandako gau luzeak datozkit burura!