Abian da AEK-Harmaila hitzarmena

AEK-k eta Harmaila aldizkariak hitzarmena sinatu dute, urtebeterako. Besteak beste, erabaki hauek adostu dituzte: AEK-k Harmailaren harpidetza egingo du bere euskaltegi guztietan, prezio berezian. Aldi berean, Harmailak harpidetza eskaintza berezia bermatuko die AEK-ko langileei, 2018-2019 ikasturteko ikasleei eta zerbitzu erabiltzaile guztiei (mintzapraktika egitasmoak, AHIZE-AEK aholkularitza zerbitzuko eta Euskaratu itzulpengintza eta zuzenketa zerbitzuko bezeroak, Korrika laguntzaileak eta AIZU! aldizkariaren harpidedunak). Kirolari eskainitako Harmaila euskarazko aldizkaria 2017. urtean sortu zen, eta bost zenbaki argitaratzen ditu urtean.