Hitzaldiak

Bfutbolaa al dago zientziarako lekurik futbolean?

Zientziaren eta futbolaren arteko harremanari erreparatu dio Futbola, zientzia laborategia izeneko zikloak. EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatuta, bost hitzaldi eskainiko dituzte guztira, “hainbat diziplina zientifikoren eta kirol erregearen artean dauden loturak frogatzeko”. Zikloa urrian hasi bazen ere, azaroan hiru hitzaldi entzuteko aukera izango da. Azaroaren 5ean, Dae-Jin Lee Ingeniaritza Matematikan doktoreak Datuen zientzia eta futbola: lesioak izateko iragarpena Athletic Cluben izenburuko hitzaldia emango du. 14an, fisikaren eta futbolaren arteko lotura aztertuko du EHUko Materia Kondentsatuaren Fisika saileko irakasle Aitor Bergara Fisikan doktoreak, Golaren legeak izeneko hitzaldian. Azkenik, hilaren 21ean, Eliteko emakume futbolarien entrenamenduaren edukia eta egoera fisikoa hitzaldia eskainiko du Aduna Badiola Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan doktore eta EHUko Gorputz eta Kirol Hezkuntza saileko irakasleak. Hitzaldi guztietan sarrera doakoa da, eta EHUren Bilboko Bizkaia Aretoan izango dira, 19:00etan.