Txina

Izubiatsas gaineko zubirik luzeena zabaldu dute

Urriaren 23tik, zabalik da itsas gaineko zubirik luzeena munduan. 55 kilometro luze da, eta Hong Kong, Macao eta Zhuhai hiriak lotzen ditu. Nahiz eta 55 kilometroko luzera izan, dena ez da zubia: tartean, 6,7 kilometroko lur azpiko tunel bat ere badu. Bederatzi urte behar izan dituzte zubia altxatzeko, eta 400.000 tona altzairu. Guztira, 16.000 milioi eurotik gorako aurrekontua izan du. Hain zuzen, aurrekontuan izandako gainkostuak kritika askoren iturri izan dira; dena den, egitasmoak hasieratik eragin zuen polemika handia: atzerapenengatik, ustelkeria kasuengatik, istripuengatik (datu ofizialen arabera, 18 langile hil dira eraikuntza lanetan)... eta, horrez gain, ingurumenean eragindako kalteak salatu dituzte, bai eta zubia hasieran uste baino jende gutxiagok erabiliko duela ere. Besteak beste, trafikoa murriztuta izango duelako, norbanakoek baimen berezia beharko baitute. Arlo politikoan ere kalapita dezente eragin du. Izan ere, Hong Kongen estatus politiko berezia ahultzeko egitasmotzat jo dute kolonia ohiko hainbatek.