Gastronomia

pintxoEuskal Herriko pintxorik onena, Iruñeko El Mercao jatetxekoa

Iruñeko El Mercao jatetxeko Jorge Otxoak eta Félix Jiménezek irabazi dute Euskal Herriko XIII. Pintxo Txapelketa, Camarón de la Concha izeneko pintxoarekin. Aldez aurretik, Nafarroako txapelketa irabazi zuten pintxo berdinarekin. Bi izkira tortillek osatuta dago, eta bien artean donostiar erara egindako txangurrua dago. Urriaren 22tik 24ra jokatu zen txapelketa, Donostian, eta finalean hamar taberna eta jatetxe aritu ziren lehian. Bigarren postua Gasteizko Mano Lenta-ko Luis Hernanik eta Juan Garcíak eskuratu zuten, Bruma de otoño pintxoari esker. Otogoiengo Borda Berri erretegiko Mitxel Suárezen Hitokutxi izeneko pintxoa geratu zen hirugarren. Gasteizko El Portalón jatetxeak epaimahaiaren aipamen berezia jaso zuen, Bonito Cactus pintxoarengatik. Sari nagusiaz gain, beste hainbat banatu zituzten, esaterako,  Bilboko Sorgintzulok 2018ko pintxo tabernarik onenarena erdietsi zuen.