Jardunaldiak

glotoHelduen euskalduntze eta alfabetatzearen erronkak aztergai, Bilbon

UEU Udako Euskal Unibertsitateak antolatuta, VI. Glotodidaktika Topaketa egingo da Bilbon, azaroaren 9an eta 10ean, Helduen euskalduntze alfabetatzea aurrera begira lelopean. Euskararen normalizazioan ekarpen handia egin dute euskaltegiek. Euskararen biziberritze prozesua bidegurutzean dela, prozesu horretan ere helduen euskalduntze eta alfabetatzeak toki garrantzitsua izan behar du. Hori dela eta, eta prozesuari behar bezalako bultzada eman ahal izateko, egoera aztertu, eta aurrera begirako erronkei helduko diete: ahozkotasunaren garrantzia, IKTek ematen dituzten aukerak, erabilera sustatzeko beharra, lan munduan eragin beharra...  Horiek guztiak eta beste hainbat landuko dituzte bi egunez hainbat aditu eta hizlarik; tartean, AEKren ordezkariek. Egitarau osoa UEUren webgunean (www.ueu.eus) dago, eta bertan eman daiteke izena, azaroaren 5a baino lehen. Matrikularen prezioa 50 eurokoa da; ikasle, langabe eta erretiratuentzat, berriz, 45 eurokoa; eta UEUko bazkideentzat, 37,5 eurokoa. HABEk babestua eta Euskaltzaindiak lagundua, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan izango da topaketa.