Iruñea

imtsumisioaIntsumisoen omenez, parkea

Espainiako estatuan, 2001ean utzi zuten bertan behera zerbitzu militarra. Erabaki horretan, zerikusi handia izan zuen intsumisoen mugimenduak. Desobedientzia zibil baketsuaren bitartez, milaka gaztek uko eta aurre egin zioten nahitaezko soldadutzari, eta jarrera antimilitaristak gizartean zabaldu zituzten. Nafarroan indar handia izan zuen mugimenduak, eta handia izan zen, halaber, errepresioa: ehunka gazte giltzaperatu zituzten Iruñeko kartzelan. Orain,  mugimendu hura omendu, eta aitortza ofiziala egin dio Iruñeko Udalak, osoko bilkuran halaxe erabaki ostean (EH Bilduk, Geroa Baik, Aranzadik eta Ezkerrak babestu zuten erabakia; PSN abstenitu egin zen; eta UPNk aurka bozkatu zuen). Hala, espetxe zaharra zegoen orubeari Intsumisioaren parkea izena jarri diote. Gainera, Pello Iraizozek egindako oroitarria ere paratu dute bertan. Urriaren 6an egin zuten inaugurazioa, jai giroan.