ESANAK 433

“Gure memoria da daukagun egia bakarra; zer garen definitzen du”
Alfonso Cuarón, zinemagilea

“Derrigortu behar da euskara ikastea, mundu osoan bezala; horretarako, boterea behar da, burujabea izan"
Benito Lertxundi, musikaria

“Ghettoak ijitoen aurkako hirigintza politiken emaitza dira: ijitoak isolatzen, urruntzen eta pilatzen dituzte, haiek hobeto kontrolatzeko eta gainerako herritarrak lasaitzeko”
Silvia Agüero, aktibista ijitoa

“Musikagintzan, programatzaileek dirua lehenesten dute oraindik, genero ikuspuntua baztertuta”
Clara Peya, pianista eta konpositorea

“Zarenaren eta sare sozialetan saltzen duzunaren arteko aldeak frustrazio du izen”
Marc Masip, psikologoa

“Hor kanpoan bizitza estralurtarra dago, zalantzarik gabe; absurdoa da uste izatea unibertsoan bakarrik gaudela”
Mike Massimino, NASAko astronauta