ESANAK 434

“Uste dut ezjakinak izateak dagoeneko ez digula lotsarik ematen”
Luisgé Martín, idazlea

“Adoleszente irautea bihurtu dugu bizi eredu”
Idurre Eskisabel, kazetaria eta idazlea

“Iraultzaile bat politikari bihurtu, eta amore ematen hasten denean, bere buruari egiten dio traizio; jada ez da iraultzailea”
Pablo Milanes, musikaria

“Sabel alokairu oro esplotazioa da, emakumea baita alokatzen dena”
Kajsa Ekis Ekman, kazetaria

“Telebista publikoak eduki ez errentagarriak jorratzera mugatu beharko luke, beste inork egingo ez dituenak egitera: kultura, dokumentalak, artea…”
Mariano Ferrer, kazetaria

“Zientzia ez da neutroa, zientzialariek egiten dutelako, eta zientzialariak gizartearen parte dira”
Ana Galarraga, zientzia dibulgatzailea

“Suge pozoitsu asko dago arraun munduan, gozo-gozo hitz egiten dizutenak, baina gero...”
Jose Luis Korta, arraunlari ohia eta entrenatzailea