Erizaina eta aktorea

Gustuko duzun filma? Patch Adams (1998).
Zuzendari bat? Terry Jones.
Askotan ikusi duzun filma? Coco, gehiegitan.
Lagun bati ez zenioke inoiz gomendatuko... Asko. The Hobbit, egokitzapen txarragatik; James Bond eta horrelako matxiruladak, ufa... Eta 12 Years a Slave, adibidez, ez da indarkeria eta krudeltasuna ikustea ni bezain gaizki bizi duten pertsonentzat.
Gustuko duzun aktore bat? Kristen Wiig, barrez leherrarazten nau.
Gustuko duzun telesaila? The Office.
Zinemara bakarrik ala lagunduta? Normalean, lagunduta; behin edo behin, bakarrik.
Zinematik atera eta gero... Egoeraren arabera, baina aukera onena da, ardo bat esku artean, filma komentatzea.
Ikusi duzun azken filma? Maixabel.
Ikusi nahi duzun filma? Irati.
Eta telesaila? Fleabag.