BIHAR ETA BERANDU
Julio Kageta
Gor, 1991

Joan den abenduan, 30 urte bete ziren Julio Kagetaren Bihar eta berandu diskoa argitaratu zenetik. Lehenago, hiru maketa eta beste hiru talderekin partekatutako LP bat plazaratu zituzten; beraz, disko hau da bakarka egindako beren lehen lan ofiziala. Banco de Esperma taldearekin argitara emandako lehen maketa hartatik disko honetara badago aldea: punk sinple samarra egitetik punk rock landu, dotore eta itsaskorra egitera pasatu ziren. Emaitza disko eder hau izan zen, The Clashen oihartzunak dakartzana (Stay free kantaren bertsio bat ere badago). Hala ere, bilakaera ez zen soilik musikaren aldetik gertatu: erdarazko abestiak eginez hasi ziren arren, Ermuko taldeak euskara hutsean aritzeko hautua egin zuen denboraren poderioz. Dudarik gabe, berreskuratu beharreko diskoa.