Puri-purian da Ipar Euskal Herrian etxebizitza duina eskuratzeko zailtasunen inguruko afera. Mobilizazio jendetsua ere egin zen Baionan egoera jasangaitza dela salatzeko: espekulazioa, lurraren prezioaren igoera, kudeaketa publiko eskasa, bigarren etxebizitzen eta Airbnb gisakoen biderkatzea... Zer iruditzen zaizue afera?
Donibane-Ziburuko AEK-ko Mugagabekoak taldea, C1 maila

1. Jose Coulon
Euskal Herriaren erakargarritasuna problema da, gero eta jende gehiagok nahi du hemen bizi. Erretretadunak eta oporrak pasatu nahi dituztenak. Orokorrean, jende hori diruduna da, eta horrek azaltzen du etxebizitzen prezio altua.

2. Ninon Granier
Getarian, etxe handi eta apartamentu hutsez inguratuak gara. Aldi berean, lagun batzuek burasoen etxerat itzuli behar dute. Gazteok kezkatuak gara. Zer eginen dugu Euskal Herrian geratu ahal izateko? Itsasontzi batean bizi beharko dugu?

3. Jon Zubeldia
Arazo honek gure jendartearen kalteak erakusten dizkigu. Ez naiz anarkista! Baina ohartzen gara alor guzietan merkatuaren eskaerak prezioak finkatzen dituela. Ez da harritzekoa gero gauzak ez menperatzea! Gauzak hobetzen saiatzeko, segur ez dela goizegi.... ezta berantegi ere.

4. Nicole Leloup
Turismoak eta COVIDak arazoa handitu dute. Zergatik hainbeste publizitate telebistan edo sare sozialetan? Nork eragiten du hori? Ez beti kanpokoek. Herritarrak ere erantzuleak dira, gure kontzientziak esnatu behar gaitu.

5. Xanpi Larretxea
Espekulazioa moteltzeko edo geldiarazteko, ezinbestekoa da hautetsiek politika ausarta egitea: bigarren bizitokien eraikuntza mugatu, neurri fiskal drastikoak hartu, lehentasuna eman eraikuntza sozialari, laborantzako lurrak babestu...

6. Brigitte Berasategi
Urte osorako alokairu duin bat atzematea desafioa bilakatu da jende anitzentzat; zerbaiten erostea, ez aipa! Tokiko jendea kanpora bizitzeko behartua izango ote gara? Eta gure identitatea eta euskararen erabilera Iparraldean? Egoera honi aurre egiteko, politika ausarta eta berehalakoa plantan ezarri behar da.