Munduko Meteorologia Erakundeak Artikoko tenperaturak beste marka bat hautsi duela jakinarazi du: 38 ºC. Errusiako Verkhoyansk herrian erregistratu zen, 2020ko ekainaren 20an, eta zientziak duela gutxi baieztatu du. Tenperatura hori Siberiako estazio meteorologiko batean neurtu zen, bero bolada luze batean. Sute ugari piztu ziren orduan, eta, haien ondorioz, ingurua zein lurraldeko izotz masa asko suntsitu egin ziren. Kontuan izatekoa da, bestalde, dokumentatutako 38 graduak historiako hirugarren udaldirik beroenean izan zirela: urte horretan bertan, munduko beste puntan, Antartikako ekosisteman 18,3 ºC graduko tenperatura erregistratu zen udan, aurrekaririk gabea hori ere. Ukaezina da klimaren krisiaren ondorioak gero eta nabariagoak direla planeta osoan.