Musikari (edo talde) bat? Rage Against the Machine.
Opari egiteko disko bat? Reggaean Jarrai.
Musika entzuteko lekurik onena? Ohean, entzungailuekin.
Zer gosaltzen duzu? Kafea gailetekin eta fruta.
Zer galtzen zaizu beti? Txiskeroa.
Zein esaldi edo esakune errepikatzen duzu askotan? Beste bat bai?
Zertan ez zaizu inporta gehiegitxo gastatzea? Bazkari edo afari batean.
Zure lehen mito erotikoa? Xena printzesa gerlaria.
Pertsonaia historiko bat? Ulrike Meinhof.
Bestondoari aurre egiteko erremediorik onena? Zopa.
Zure bertuterik handiena? Diziplina.
Eta lagunengan gehien estimatzen duzuna? Kemena.
Zer eramango zenuke uharte huts batera? Aihotza.