Gasteizen, otsailaren 2tik, Txagorritxu Ospitalean baino ez da eskaintzen zuzeneko larrialdi zerbitzua. Osakidetzak espazio berri batera bideratu ditu larrialdiak, hobekuntza argudiatuta. Berez, Santiagokoa ez da desagertu, baina herritarrak jada ez dira han zuzenean artatzen. Erabakiak herritarren kexa ugari sortu ditu. Zuen ustez, onerako edo kalterako izango da?
Gasteizko Aixkiria AEK euskaltegiko A1-A2 mailako ikasleak

1. Raira
Ez daukagu informaziorik, baina batzuetan pazienteak Txagorritxutik Santiagora eraman beharko dituzte ospitaleratzeko. Horregatik, denbora eta anbulantzia gehiago behar izango dira.
2. Mikel
Lehen, bi larrialdi zerbitzuekin, itxaron denborak luzeegiak ziren. Orduan, orain, luzeagoak izango dira. Gainera, estutasun batean, denbora oso inportantea da, eta Txagorritxu oso urrun dago erdialdetik.
3. Ainara
Ez nago ados. Hiri erdian, pertsona zaharrak bizi dira, ez daukate garraiobiderik eta larrialdiak oso urrun daude. Bestalde, lanpostu asko kentzen dituzte eta arreta txarragoa izango da.
4. Noelia
Hiriaren erdigunea larrialdirik gabe geratuko da. Gainera, ez dute langile gehiago hartuko eta itxaron denbora handitu egingo da. Pandemia garaian larrialdi zerbitzuak gutxitzeak ez dauka zentzurik.
5. Izaskun
Txagorritxuko larrialdiak askotan beteta zeuden, nahiz eta Santiagokoak irekita egon. Horiek itxita, beteagoak egongo dira. Gainera, bakarrik ospitale bat larrialdiekin ez da nahikoa 250.000 lagunentzat.
6. Laura
Txagorritxura joatea zailagoa da. Bestalde, ez da komenigarria dena eraikin bakar batean edukitzea. Beraz, egoera behin-behinekoa izatea espero dut, eta larrialdiek Santiagon jarraitzea.
7. Josemi
Erdiguneko bizilagunentzat kaltegarria da, ez dute osasun arreta hurbil eta kalitatezkoa izango. Osasun langileen murrizketak ere egon daitezke eta, larrialdietarako leku bakarra badago, kolapsatuta egongo dira.