(Anita Parker)

Musikari (edo talde) bat? Janis Joplin.
Opari egiteko disko bat? Pettiren Manipulazio estrategiak.
Musika entzuteko lekurik onena? Autoa.
Zer gosaltzen duzu? Kafesnea, eta ogi xigortua ahuakatearekin eta olioarekin.
Zer galtzen zaizu beti? Sakelako telefonoa.
Zein esaldi edo esakune errepikatzen duzu askotan? Bueno, lasai...
Zertan ez zaizu inporta gehiegitxo gastatzea? Bidaietan.
Zure lehen mito erotikoa? Keanu Reeves.
Pertsonaia historiko bat? Karl Marx.
Bestondoari aurre egiteko erremediorik onena? Dutxa eta ondoren paseoa.
Zure bertuterik handiena? Pazientzia.
Eta lagunengan gehien estimatzen duzuna? Une txarretan ondoan egotea.
Zer eramango zenuke uharte huts batera? Txiskeroa.