Izenburuak beste zerbait iradoki badezake ere, liburuak ez dihardu amatasunaz, baizik eta ama diren zenbait emakumez. Hala, 25 narraziok osatzen dute Alberdaniak argitaratutako bilduma, eta guztietan agertzen da ama bat, gutxienez. Halere, oso ama desberdinak dira, idazleak ikuspuntu ezberdinetako pertsonaiak eta kontatzeko hainbat modu erabili dituelako. Haren asmoa izan da irakurleak pertsonaien barnean sartzea, protagonistek bizi eta sentitzen dutena erdigunean ipiniz, irakurleen usteak eta pentsamenduak kolokan jartzeko. Izan ere, idazle gipuzkoarraren esanetan, “emakume bat ama denean, askotan badirudi ama besterik ez dela; eta ama onaren ereduak frustrazio asko sortzen ditu, batzuek ez dituztelako egin nahi ama onek teorian egin behar dituzten gauzak eta beste batzuek, nahita ere, ezin dituztelako egin”.

ZIZTAKA 2.0 EGUNA ospatuko dute Irunen ekainaren 11n, eta orduan emango diote saria (300 € eta liburu sorta) I. Ziztaka Ipuin Lehiaketaren irabazleari. Irunen euskara hutsean egiten den lehen literatur txapelketa da, eta hiriko hainbat idazlerekin batera osatu dute epaimahaia. Parte har-tzaileek gehienez 2.000 hitzeko lana aurkeztu behar dute, originala eta argitaragabea. Narrazioak aurkezteko epea maiatzaren 12an bukatuko da. Informazio gehiago, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidean.

BIZIPOX
Iñaki Linazasoro
Elkar, 2022

Arratsaldeko seiak dira, euria ari du kalean eta Bizipox zahar egoitzako irakurleen kluba prest dago saioa hasteko. Javiertxo, atso-agureen gidari lanetan: Kontxi, Arantza, Rosita, Karmen, Gergori eta Gorgoni, Jesus eta Joxeinazio. Karlos Linazasorok nobela labur, bizi eta bitxia kaleratu du, umorearen paletako hainbat tonuz margotua: beltza eta txoroa, ironikoa eta algarazkoa, absurdoa eta goxoa.


IZURDEEN AURREKO BIZITZA
Kirmen Uribe
Susa, 2021

Uri familiarekin batera joan da New Yorkera, Rosika Schwimmer sufragista eta bakezalearen bizitzan oinarritutako eleberria idatzi nahi duelako: nola hazi zen zaldi eta kontzertu artean, nola lotu zen emakumeen askapen mugimendura... Haren urratsak ikertu bitartean, ordea, bereak ere aterako zaizkio bidera: haurtzaroko bizipenak, faro bat arrosaz margotu zutenekoa, izebarekin konpartitutako kontuak...