2020an eta 2021ean, munduan 14,9 pertsona hil dira COVID-19aren eraginez. Hots, datu ofizialetan jasotakoaren (5,4 milioi hildako) ia halako hiru. Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) egin du estimazioa, hainbat faktore aintzat hartu ostean. Zehazki, ofizialki zenbatu gabe geratu diren heriotzak hartu ditu kontuan. Izan ere, herrialde askotan heriotzaren arrazoia ez da jakinarazi, eta beste askotan gaixo batzuk artatu gabe hil ziren, osasun sistemaren gainkarga zela eta. Era berean, birusaren albo ondorioengatik hildakoak ere zenbaketaren barnean sartu ditu OMEk. Datuak gehiago xehatu ditu erakundeak. Esaterako, hildakoen % 57 gizonezkoak eta % 43 emakumezkoak izan dira. Beste zenbait erakundek lehendik nabarmendutakoa ere berretsi du kontaketak, alegia, aberastasun mailak eragina izan duela. Hala, errenta apal-ertaineko” herrialdeetan zenbatu dituzte hildako guztien erdiak. Errenta “ertain-handia” dutenetan, aldiz, hildakoen % 28 izan dira soilik.