Musikari (edo talde) bat? Caetano Veloso.

Opari egiteko disko bat? Saloua (Erik Truffaz).

Musika entzuteko lekurik onena? Autoa.

Zer gosaltzen duzu? Lau kafe huts! Bai, kafeinaren mendeko handia naiz.

Zer galtzen zaizu beti? Gitarra jotzeko plektroa eta zubitoa!

Zein esaldi edo esakune errepikatzen duzu askotan? Apezak beti bere. Sinets eta fida. Hasitan hasi.

Zertan ez zaizu inporta gehiegitxo gastatzea? Bidaietan, arnoan eta txuletatan.

Zure lehen mito erotikoa? Marilyn Monroe.

Pertsonaia historiko bat? Flora Tristan.

Bestondoari aurre egiteko erremediorik onena? Kirola, besta aurretik eta ondotik!

Zure bertuterik handiena? Bihotz onekoa naizela.

Eta lagunengan gehien estimatzen duzuna? Gauza bera, eta grinaren bat edukitzea.

Zer eramango zenuke uharte huts batera? Itsasontzi bat handik irteteko, bakardadea ez da inola ere nire ametsetako bat!