BONBERENEA, OZTOPO GUZTIEN GAINETIK

Askoren artean

Bonberenea Ekintzak, 2002

Tolosako Bonberenea etxe autogestionatuaren abaroan sortu zen Bonberenea Ekintzak plataforma, duela hogei urte, eta, joan den ekainaren 4an, kontzertua antolatu zuten urteurrena ospatzeko. Hogei urte hauetan, 108 disko argitaratu ditu plataformak, eta guk, ospakizunekin bat egiteko, lehenengoa ekarri dugu orri hauetara: Oztopo guztien gainetik izeneko bilduma. Garai hartan Bonberenea inguruan aritzen ziren 23 talde biltzen ditu disko honek, eta abesti guztiak bildumarako beren-beregi grabatutako kantu argitaragabeak dira. Euskal musikako klasiko ugari agertzen dira: Kuraia, Anari, Xabier Montoia, Deabruak Teilatuetan, Lisabö, Petti... Eta, horiekin batera, ibilbide laburragoa izan zuten talde ez hain ezagun, baina guztiz interesgarriak: Humus, Batzuk, Autoa eta beste zenbait. Urte askoan!