Jon Basaguren

kaskoakJohnny Cash - American IV: The man comes around (2002)
Cashek zahartzaroan Rick Rubin ekoizlearen eskutik grabatu zituen diskoak miresgarriak iruditzen zaizkit. Instrumentazioa oso sotilki erabiliz gehienetan eta ahots ikaragarri horren ├▒abardurei garrantzia emanez. American Recordings sail horretako 4.a aukeratu dut, ederrena iruditzen zaidalako eta Nine Inch Nails taldearen Hurt kantaren moldaketa bertan dagoelako; mila aldiz entzunagatik aldiro hunkitzen nauen kanta.
Jeff Buckley - Grace (1994)
Oso gazte joan zitzaigun artista, disko bakarra argitaratuta. Baina zelako diskoa! Ahotsa, konposizioak, interpretazioa... dena da berezia eta edertasun izugarrizkoa lan honetan. Esan liteke, amaiera hurbilaren jakitun, emateko zeukan guztia hamar kanta hauetan sartu zuela.
Ryan Adams - Ryan Adams (2014)
Pertsonaia bitxia eta sekulako musikagilea. Soinu eta konposizio aldetik erreferente bat niretzat, zalantzarik gabe. Azkeneko disko honetan, 80ko hamarkadako ukituak gehitu dizkie bere abestiei eta disko borobila argitaratu du. Entzun Gimme something good eta esango didazue...