Gune berria eratu da Donostian AEK-ko kide eta B2 mailatik gorako ikasle irakurzaleentzat. Hil honen 28an hasita, bertan izena ematen dutenek sei liburu irakurri eta lantzeko aukera izango dute, ikasturte osoan. Bakarka irakurri ostean, solasaldi komunak egunotan egingo dira, oraindik zehazteke dagoen AEKren euskaltegiren batean: Aitaren etxea (Karmele Jaio), azaroaren 28an; Hariak (Yoseba Peña), urtarrilaren 23an; Amek ez dute (Katixa Agirre), otsailaren 27an; Jenis Joplin (Uxue Alberdi), martxoaren 27an; Deklaratzekorik ez (Beñat Sarasola), maiatzaren 22an; eta Muskuiluak afaltzeko (Birgit Vanderbeke), ekainaren 12an. Izen ematea dohainik da, eta nork bere euskaltegian egin behar du.