Arabako Mahastiak sor marka baimendu du Eusko Jaurlaritzak. ABRA Arabako Errioxako Upeltegien Elkarteak bultzatu du (2016tik), eta, Jaurlaritzaren oniritzia jasota, izen horrekin ardoak merkaturatzeko baimena lortu dute. Hori bai, behin-behinekoa. Izan ere, azken hitza Europako Batzordeak izango du. Jatorri izen berriko lehen ardoa datorren urtean merkaturatzea aurreikusi dute. Horretarako, Errioxa jatorri izena utzi beharko dute hala nahi duten Arabako upategiek. Erabakiak Errioxako kontseilua haserretu du, eta baimena eragozteko ahal duen guztia egingo duela jakinarazi du. Hain zuzen, jatorri izen berria bultzatu dute Errioxako izendapenak eskualdeen arteko ezberdintzea eragotzi, upategi handiei mesede egin eta Arabako upategi gehienen interesen kontra egin izan duelako.