Musikari (edo talde) bat? Maria Becerra.
Opari egiteko disko bat? Mirua taldearen Mirua EPa (CD Box).
Musika entzuteko lekurik onena? Autoa.
Zer gosaltzen duzu? Kafesnea zerealekin.
Zer galtzen zaizu beti? Ileko goma.
Zein esaldi edo esakune errepikatzen duzu askotan? "Pixkatxo bat" asko esaten dut!
Zertan ez zaizu inporta gehiegitxo gastatzea? Bazkari edo afari batean.
Zure lehen mito erotikoa? Carlos Cuevas. Ezkonduko gara, baina oraindik ez daki!
Pertsonaia historiko bat? Las Supernenas hirukoa! Burbuja dut gogokoen.
Bestondoari aurre egiteko erremediorik onena? Lo egitea.
Zure bertuterik handiena? Oso enpatikoa eta maitekorra naiz.
Eta lagunengan gehien estimatzen duzuna? Konfiantza eta komunikazio ona.
Zer eramango zenuke uharte huts batera? Maite dudan norbait. Bakarrik zoratu egingo nintzateke!