AEK XII. Didaktika Topaketa prestatzen ari da otsailaren 25erako. Donostian elkartuko dira irakasleak, mahai inguru batean AEKren aspaldiko euskara eskolez aritzeko: AEKren euskaltegi eta irakasle askok 40 urte baino gehiago daramatzatenez euskara irakasten, beren esperientziak entzun eta partekatuko dituzte. Hala, Topaketa leku egokia izango da AEKren historia didaktikoa errepasatzeko eta irakasle gazteagoei ezagutarazteko. Oraindik erabat zehaztu gabeko bi hitzaldik eta mintzodromo batek osatuko dute Topaketako egitaraua.