Aktorea eta saltseroa

Gustuko duzun filma? Citizen Kane (Orson Welles).
Zuzendari bat? Akira Kurosawa.
Askotan ikusi duzun filma? Kubrick-en Barry Lyndon, zazpi edo zortzi aldiz.
Osorik ikusi gabe utzi zenuen... Star Wars sagaren azkenekotako bat: oso matxista, guda eta...
Lagun bati ez zenioke inoiz gomendatuko... The Exorcist.
Gustuko duzun aktore bat? Robert De Niro. Transformatzeko daukan gaitasuna...
Gustuko duzun telesaila? Ez dut askorik ikusten, baina Breaking Bad.
Zinemara, bakarrik ala lagunduta? Batzuetan, nire bakardadean gozatzeko, bakarrik; eta beste batzuetan, partekatzeko, norbaitekin.
Ikusi duzun azken filma? Marie-Castille Mention-Schaar-en Divertimento. Oso ederra.
Ikusi nahi duzuna? Thomas Salvador-en La Montagne.
Eta telesaila? Aholku eske nabil; norbaitek baldin badu, hartuko dut!