“Liburuak, diskoak eta DVDak daude traban nire etxean”

Idazle bat? Mosen Bernat Etxepare.
Opari egiteko liburu bat? Mare, ilargiari poemak (1545 argitaletxea).
Irakurtzeko lekurik onena? Kanapean eta ohean luzaturik.
Zer gosaltzen duzu? Tea, ogi txigortua eta kiwi bat neguan.
Bestondoari aurre egiteko erremediorik onena? Ura edatea.
Zein esaldi edo esakune errepikatzen duzu askotan? Bikain! Ederki!
Zertan ez zaizu inporta gehiegitxo gastatzea? Jantzietan.
Norekin joango zinateke trago batzuk hartzera? Iratxe Retolazarekin.
Pertsonaia historiko bat? Labriteko Joana.
Zer dago traban zure etxean? Liburuak, diskoak eta DVDak.
Joateko asmoa daukazun leku bat? Araneko Harana.
Zure lehen mito erotikoa? Barbara kantaria.
Zure bertuterik onena? Pazientzia.
Zure akatsik handiena? Pazientzia.
Besteengan errazen barkatzen duzuna? Kutzukeria (kuriositate maltzurra).
Eduki nahiko zenukeen eta ez daukazun dohaina? Musika egitea.
Badakizu aurreskua dantzatzen? Ez, fandangoa bai, gauerditik aitzina.
Lurpera, erraustu ala zure gorpua zientzia ikerketarako? Erraustu, baina ez dut presarik.