Iruñerriko AEK-k asteburuko barnetegiak eta hiri barnetegiak antolatu ditu datorren maiatzerako, Arantzan eta Iruñean, hurrenez hurren. Arantzan, B2 eta C1 mailetako ahozko azterketak lantzeko barnetegia egingo da maiatzaren 12tik 14ra; eta A2.2 eta B1 mailetakoa maiatzaren 19tik 21era (prezioa, 177 euro). Iruñean, berriz, bi hiri barnetegi prestatu dituzte maiatzaren 27 eta 28ko astebururako: bata, A2.2 eta B1.1 mailetako ikasleentzat; eta bestea, B1.2, B2 eta C1 mailetakoentzat (prezioa, 101 euro, eskolak eta larunbateko otordua barne). Izen-ematea martxoaren 13an hasiko da, eta hainbat bide daude horretarako: Iruñerriko AEK euskaltegietan, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. posta helbidean edo 948 27 41 60 zenbakira deituta.