Aktorea

Gustuko duzun filma? Asko, baina bat esatearren, Pulp Fiction.
Zuzendari bat? Quentin Tarantino.
Askotan ikusi duzun filma? The Godfather eta The Godfather Part II. Batez ere, bigarrena.
Osorik ikusi gabe utzi zenuen... Ez dut gogoratzen; uste dut beti bukatzen ditudala, nahiz eta ez gustatu.
Gustuko duzun aktore bat? Luis Tosar, eta gure bi: Miren Gaztañaga eta Aitziber Garmendia.
Gustuko duzun telesaila? Nahiko telesailzalea naiz. Adibidez, Succession.
Zinemara bakarrik ala lagunduta? Lagunduta beti.
Zinematik atera eta gero... Patata tortilla pintxoa, txatkarekin.
Krispetak, bai ala ez? Niregatik bai, baina zaratarik gabe.
Ikusi duzun azken filma? Bi: Irati eta Everything Everywhere All at Once.
Ikusi nahi duzuna? As bestas.