Durangaldeko Mankomunitatean garatuko da proiektua, eskualdeko enpresetan euskara sustatzeko asmoz. Datozen hiru urteotan 12 enpresa handik eta 30 txikik eguneroko jardunean euskararen erabilera txertatzea da helburua, eta horretan arituko da Ahize aholkularitza zerbitzua. Diagnostikoa egitea izango da lehen urratsa, enpresa bakoitzaren ezaugarrien araberako lehentasunak adosteko. Ondoren egin beharrekoak izango dira helburuak zehaztea, horiek lortzeko beharrezko ekintzak burutzea eta lortutakoa sendotzea, betiere metodologia arina eta eraginkorra erabiliz. Eskualdeko sektore estrategiko batetik abiatuko da egitasmoa, automobilgintzatik, hain zuzen ere. Arlo horretako hiru lantegik dagoeneko agertu dute Landuen parte hartzeko nahia: Durangoko Bruss, Abadiñoko Talleres Asca eta Iurretako Renault Gaursa.