Astean 55 ordutik gora lan egiteak handitu egiten du iktusagatik edo bihotzeko gaixotasunengatik hiltzeko arriskua. Lanaldi hori konparatzen badugu astean 35/40 orduko lanaldiarekin, aukera gehiago dago istripu zerebrobaskularrak izateko, bai eta bihotzeko arazoengatik hiltzeko ere. Datu horiek OMEren (Osasunaren Mundu Erakundea) eta OITren (Lanaren Nazioarteko Erakundea) azterketa batek eman ditu; horren arabera, 2016an lanaldi luzeek 745.000 heriotza eragin zituzten munduan. Hildako horien artean, gehienak gizonezkoak ziren (% 72), 60 eta 79 urte artekoak. Azterketak dio lanaldi luzeek ondorio txar asko dutela: estresa areagotu, estresagatik tabako gehiago erre, sedentarismoa handitu, jateko ohitura onak baztertu, lo gutxiago egin... Hala ere, ona al da ordu gutxiago lan egitea, e?