Zaletu askok gustura hartuko dute aurten Frantziako Tourraren hasierak Euskal Herriko hainbat lurralde zeharkatzea. Horrek 12 milioi euro baino gehiagoko kostua izango du, baina Tourra ekartzea ez litzateke posible izango hemen hain sarri antolatzen diren oinarrizko txirrindularitza proba horiek gabe, orain erakundeek hain harro saltzen duten zaletasuna sortzen baitute. Nola hartu duzue Tourra Bilbon hastea?
Bilboko Larrako AEK-ko B2 mailako goizeko taldea

1. Jorge
Tourra Euskal Herrian hasteari txarto deritzot, egun horietan prezioak asko igoko direlako eta, horrez gain, mugikortasuna hirian zehar zaila izango delako.

2. Nagore
Nire ustez, turismoaren aldetik oso proposamen handia izango da, baina kirolaren aldetik badaude beste proposamen egokiago batzuk egiteko.

3. Eztizen
Niri Frantziako Tourrak Euskal Herriko lurraldeak zeharkatzea oso interesgarria iruditzen zait, hemen afizionatu asko daudenez, diru asko ekarriko du eta.

4. Kris
Lotsagarria iruditzen zait dirutza hori kanpoko ekimen batean xahutzea. Ez al dugu gurean proba nahikorik dirua inbertitzeko? Frantziako Tourra Frantzian gera dadila! Hala ere, gure nahiaren kontra bada ere ekarri egingo dutenez, balia dezagun nazioarteko hedabideen jarraipena hau Euskal Herria dela lau haizetara zabaltzeko.

5. Pedro
Espero dut gastu honek bizikletaren eguneroko erabilera sustatzeko balio izatea.