Aktorea

Gustuko duzun filma? Asko, La vita è bella, adibidez. Txikitan asko markatu ninduen.
Zuzendari bat? Asko, baina azken urtean haren lan ugari ikusi ditudanez eta asko gustatu zaizkidanez, Oriol Paulo.
Askotan ikusi duzun filma? Braveheart gaztetan, sarri. Bestela, Harry Potterren edozein.
Osorik ikusi gabe utzi zenuen... Dune.
Gustuko duzun aktore bat? Mundu mailan, Robin Williams. Etxean, asko daude, eta oso onak, baina… Itziar Atienza.
Gustuko duzun telesaila? Friends. Halere, asko esango nituzke.
Zinemara bakarrik ala lagunduta? Aukeran, lagunduta.
Zinematik atera eta gero... Tragotxoa eta paseo txikia, edo alderantziz.
Ikusi duzun azken filma? 20.000 especies de abejas. Izugarria!!!
Ikusi nahi duzuna? Everything Everywhere All at Once, adibidez.
Eta telesaila? Succession-en azkenengo denboraldia.