Etxe berria du Oiartzungo Intxixu AEK-k. Fermiñene Etxean zuten euskaltegitik berriki zabaldutako Landetxe eraikinera lekualdatu dira. Maiatzaren 15ean hasi ziren lanean egoitza berrian. Landetxe udal eraikinak hainbat zerbitzu batzen ditu, eta, besteak beste, euskalgintzako eragileen egoitza da. Hala, Intxixu AEK euskaltegiarekin batera, Oiartzun irratiak, Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak, UEMAk eta Oiartzungo Udalaren Hizkuntz Normalizaziorako Sailak hartu dute aterpe bertan.