Bihotzekoen eraginez hildakoak ugariagoak dira astelehenetan asteko beste edozein egunetan baino. Hala ondorioztatu du Irlandako Medikuen Elkargoak eginiko azterketa batek. 2013tik 2018ra Irlandako ospitaleetan egondako 10.528 pazienteren datuak aztertu dituzte medikuek. Emaitzen arabera, astelehena da bihotzeko hilgarri gehien izaten dituen asteko eguna. Gainera, igandeetan ere uste baino kasu gehiago gertatzen omen dira. Zenbatekoak bai, baina zergatiak ez dituzte argitu ikertzaileek. Dena dela, hainbat arrazoiren arteko nahasketa izan daitekeela uste dute. Adibidez, asteburuetan alkohol gehiago edaten dela edota loak ez duela behar beste indarberritzen. Astelehenetan lanera bueltatzeari buruz ez dute ezer aipatu. Lana bera edo lankide txarrak ezin daitezke izan gure osasunaren kaltearen kausa?