Musikari (edo talde) bat? Orbel.
Opari egiteko disko bat? This is a Photograph (Kevin Morby).
Musika entzuteko lekurik onena? Etxeko egongelako butaka.
Zer gosaltzen duzu? Zerealak jogurtarekin.
Zer galtzen zaizu beti? Betaurrekoak.
Zein esaldi edo esakune errepikatzen duzu askotan? “Ai, ama!”.
Zertan ez zaizu inporta gehiegitxo gastatzea? Arrain on batean.
Zure lehen mito erotikoa? River Phoenix.
Pertsonaia historiko bat? Tina Turner.
Bestondoari aurre egiteko erremediorik onena? Lo egitea.
Zure bertuterik handiena? Sentiberatasuna.
Eta lagunengan gehien estimatzen duzuna? Eskuzabaltasuna.
Zer eramango zenuke uharte huts batera? Nire burkoa eta edredoia.