GAUTEGIA

Txuma Murugarren
Gaztelupeko Hotsak, 2023

Bagenekien Txuma Murugarren oso iaioa dela ingelesezko kantuak euskarara ekartzen; ederki erakutsi zuen Lou Reeden omenez 2014an argitaratutako disko hartan, orduan Murugarreni egokitu baitzitzaion Reeden kantuen testuak euskarara moldatzea. Gautegia izeneko disko honetan berdin egin du, baina oraingoan Nick Cave aukeratuta. Zehazki, 2003an plazaratutako Nocturama diskotik zenbait kantu euskaratu zituen Murugarrenek 2014an, Izar & Star izeneko egitarauaren barruan zuzenean kantatzeko, eta orain bertsio haiek grabatu, eta disko batean eskaini dizkigu. Emaitza gustagarria egingo zaie bai Caveren zaleei bai Murugarrenen ibilbidearen jarraitzaileei.