“Kafetegietan irakurtzen dut gustura”

Idazle bat? Julian Barnes.
Opari egiteko liburu bat? Bigarren eskuko libururen bat: Kipling-en The Complete Supernatural Stories, adibidez.
Irakurtzeko lekurik onena? Ez dakit onena den, baina nik kafetegietan irakurtzen dut gustura.
Zer gosaltzen duzu? Kafesnea.
Bestondoari aurre egiteko erremediorik onena? Umeak izatea.
Zein esaldi edo esakune errepikatzen duzu askotan? “Ez dakit, bada”.
Zertan ez zaizu inporta gehiegitxo gastatzea? Liburuetan. Gehiegitxo baino gehiago ere bai, batzuetan.
Norekin joango zinateke trago batzuk hartzera? Joseph Roth-ekin (bizirik balego), baina irabaziko lidake edaten.
Pertsonaia historiko bat? J. Alfred Prufrock.
Zer dago traban zure etxean? Neu, gehienetan.
Joateko asmoa daukazun leku bat? Trieste.
Zure lehen mito erotikoa? Ornella Muti, Flash Gordon filmean.
Zure bertuterik onena? Jendeak irri egiten du nirekin (edo nitaz, ez dakit).
Zure akatsik handiena? Gaiztakeriarik eza, tontoa izateraino.
Besteengan errazen barkatzen duzuna? Nahi gabeko hanka sartzeak.
Eduki nahiko zenukeen eta ez daukazun dohaina? Musikarako belarri ona.
Badakizu aurreskua dantzatzen? Badakit ibiltzen. Hortik harago ez dakit zangoak eta besoak koordinatzen.
Lurpera, erraustu ala zure gorpua zientzia ikerketarako? Erraustu. Ez nuke hilkutxa batean edo laborategi bateko mahai gainean bat-batean itzarri nahi.