Musikari edo talde bat? JC Pérez (Itoiz).
Opari egiteko disko bat? Ibil Bediren Beltxarga Beltza.
Musika entzuteko lekurik onena? Autoa.
Zer gosaltzen duzu? Tea.
Zer galtzen zaizu beti? Giltzak, diru zorroa... baina gero ia beti agertzen dira.
Zein esaldi edo esakune errepikatzen duzu askotan? “Ahal den tokiraino iristen gara”.
Zertan ez zaizu inporta gehiegitxo gastatzea? Janarian.
Zure lehen mito erotikoa? Victoria Abril.
Pertsonaia historiko bat? Lucio Urtubia.
Bestondoari aurre egiteko erremediorik onena? Ibuprofenoa.
Zure bertuterik handiena? Leialtasuna… (hori diote).
Eta lagunengan gehien estimatzen duzuna? Zintzotasuna.
Zer eramango zenuke uharte huts batera? Eguzkitarako krema.